Sorginaren Txabola

Sorginaren Txabola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaElvillar
Koordenatuak42°34′03″N 2°33′13″W / 42.5676°N 2.5536°W / 42.5676; -2.5536
Map

Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek.

Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita.

Estalkia konpondu ondoren, ustez bere jatorrizkoa den tokira igo zuten berriz. Harrien azpian ehortzitako pertsonak gutxienez 39 dira eta tresna batzuk ere aurkitu dira: harrizko bi mailu, aizkora bat, buztinezko ontziak...

2010 eta 2014 artean, Arabako Foru Aldundiaren eskariz, UPV-EHUko Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Mujika Alustiza irakasleek indusi eta ikertu zuten.

Gaur egun, trikuharrian aurkitutako giza aztarnak nahiz tresnak Arabako Arkeologia Museoan daude, horietako batzuk erakusgai daudela.

Abuztuan, herriko festen aurretik, akelarrea ospatzen da trikuharriaren inguruan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy